lunes, 30 de abril de 2012

MAKAMUTXU

Aste honetako aurkezpeneko azken taldea MAKAMUTXU izan da. Ezer esan aurretik Armonika Lewinsky-ko kideok esan nahi dugu izen horren copyright-a guk daukagula, eh! Izan ere izan horren atzean bi talde daude, Kukulumutxu eta Makaxera. Baina hori baino askoz gehiago dira; lan IZUGARRIA egin duten 5 pertsona dira; beraien zatitxo bat gurekin konpartitu duten gelakideak dira.
Intsientsuaren laguntza giro oso polita sortu dute eta beraien munduan sartzen utzi digute.

Bereien teknografiak erakustean denok emozionatu gara, malkoren bat ere bota dugu ( asko ez esatearren...) eta uste don gehienok gure bizitzako etapa bat amaitzear dagoela sentitu dugula. Gainera aurkezpena amaitu eta gero gogo izugarria etaorri zaigu gure teknografia sortzeko; gure ibilbidea zein den gogoratzeko bideotxo bat. Momentuz denboraz ez daukagu soberan beraz... beranduagorako utzi beharko dugu!


Makamutxu (royaltiak kobratzen ditugu izendapen bakoitzagatik) lan ZORAGARRIA! MILA ESKER!!!!






PD: Zuek Cumulus zarete eta gu Nimbus! MAKAMUTXU FOREVER!

No hay comentarios:

Publicar un comentario