lunes, 30 de abril de 2012

MAKAMUTXU

Aste honetako aurkezpeneko azken taldea MAKAMUTXU izan da. Ezer esan aurretik Armonika Lewinsky-ko kideok esan nahi dugu izen horren copyright-a guk daukagula, eh! Izan ere izan horren atzean bi talde daude, Kukulumutxu eta Makaxera. Baina hori baino askoz gehiago dira; lan IZUGARRIA egin duten 5 pertsona dira; beraien zatitxo bat gurekin konpartitu duten gelakideak dira.
Intsientsuaren laguntza giro oso polita sortu dute eta beraien munduan sartzen utzi digute.

Bereien teknografiak erakustean denok emozionatu gara, malkoren bat ere bota dugu ( asko ez esatearren...) eta uste don gehienok gure bizitzako etapa bat amaitzear dagoela sentitu dugula. Gainera aurkezpena amaitu eta gero gogo izugarria etaorri zaigu gure teknografia sortzeko; gure ibilbidea zein den gogoratzeko bideotxo bat. Momentuz denboraz ez daukagu soberan beraz... beranduagorako utzi beharko dugu!


Makamutxu (royaltiak kobratzen ditugu izendapen bakoitzagatik) lan ZORAGARRIA! MILA ESKER!!!!






PD: Zuek Cumulus zarete eta gu Nimbus! MAKAMUTXU FOREVER!

sábado, 28 de abril de 2012

KLIKASTEN


KLIKASTEN taldeak hitz joko polit bat erabibliz, Tic ala tac?, teknologiak gelan erabiltzeko dauden modu desberdinak deskribatu dizkigute antzezpen txiki baten bidez. Are gehiago, antzerkian sartu gaituzte eta ematen ari ziren baleei buruzko azalpenaren inguruko galdera egin digute, GURI!!! Seguru ez dakizuela baina beleek ez daukate inongo sekreturik guretzat, WE SPEAK BALLENO!!!


Hasiera batean oso teoriko zirudien gaia modu argi eta sinplean azaldu digute. Gainera gure etorkizuneko lanari buruzko hausnarketa ere bultzatu dute eta teknologia berrien erabilera egokiena zein izan daitekeen planteatu digute. Ez da nahikoa TICak erabiltzea, ikasleen parte hartze aktiboa eta kritikotasuna bultzatu behar ditugu.

Mila esker neskak, benetan lan bikaina!

viernes, 27 de abril de 2012

ZIKLOA OSATUZ





  • INDIBIDUALETIK TALDEKO IKASKUNTZARANTZ
  • LAGUNTZA ETA ELKARLANA TALDE NORTASUNA SORTZEKO
  • ERRESISTENTZIAK GAINDITU
  • TEKNOLOGIAZ BALIATU
  • FORMAKUNTZA EMOZIONALAREN GARRANTZIA
  • BESTEON BALORE ETA GAITASUNETAN SINISTU
  • EDOZEIN MAKINAREN ATZEAN PERTSONA BAT DAGO
  • SENTIMENDUAK EZINBESTEKOAK DIRA, FORMAKUNTZA EMOZIONALAREN ALDE!!
  • ZIKLO HANDI HAU BIRA DADIN, PIEZA GUZTIEN ARTEKO ELKARLANA EZINBESTEKOA DA.
  • GURE ETORKIZUNEKO HAURRENGATIK, AURRERA!!

HAZIA EREINEZ, ZUHAITZA HAZIZ


Edozein izakiren bizitzan zehar, jaiotza, hazkuntza, garapena eta eraldaketak gertatzen dira. Hazi batetik landarea sortzeko inguruneko faktoreen eragina ezinbestekoa da. Batzuetan baldintza hauek egokiagoak dira eta prozesua erraz ematen da. Aldiz, beste batzuetan, baldintza zatarragoak dira eta prozesu hori zailagoa bihurtzen da.

Hazi txiki batetik sortzen gara denok. Landareekin gertatzen den moduan, pertsonek ere gure testuinguruaren arabera era batean edo bestean hazi eta ikasten dugu: gure lagunak, gure eskola, gure gaitasunak, ditugun estimulazioak, gure BALOREAK, gure ERRESISTENTZIAK… hauek guztiek  ahalbidetzen digute hazkuntza pertsonala eta profesionala. Gizakiok gizataldeak sortzen ditugu eta gu talde bezala prozesu bizi baten barruan murgildurik gaude: jaio, hazi, garatu, eraldatu eta desegin egiten gara.

Argi dago azken urteotan hazkuntza eta hezkuntza prozesu honetan zuzenean sartu den faktore berri batekin topo egin dugula: Informaziorako eta komunikaziorako teknologia berriak. Hauek irakasleei laguntzen diete bere lana erraztuz, baina era egokian ez direnean erabiltzen, guraso, irakasle, instituzio eta haurrengan frustrazioa eta estresa eragin ditzakete. IKT eta emozioen arteko nahasketa egokia lortu behar dugu, bidean sentimenduak galdu barik, jarduera teknologikoak egiteko gai diren gazteak sortzeko. Horrela teknologia gailenduko dute bere esanetara jarriz. Gure inguruneko hezkuntza tradizionala edukietan oinarritzen da, baina guretzat emozioak arrazoiak baino garrantzitsuagoak dira. Agian, gure formakuntza, kontrako norabidean joan beharko zen, hasieran emozioen munduko hezkuntza jaso eta gero teknologia horiek erabiltzeko edukiak ikasi. Teknologia gizakien esanetara dago eta gizatiarragoa bihurtzea ondo legoke, baina zelan?

Gainera, gure bizimodura hain ohituta gaudenez, askotan ahaztu egiten dugu teknologia berrien hedakuntza hau ez dela munduaren eskualde handi batean ematen. Hedabide berri hauek kultura tradizionalak xurgatzen eta baztertzen dituzte desberdintasun sozialak eta desoreka berriak sortuz.


Gure baloreak ongi eta sakon errotuz landatutako hazia, ondo ureztatuz, zuhaitz bihurtuko da













Baina, nondik dator hazia?






2x1

Aste honetako klasea ez da ohikoa izan; astelehenean ezezik ostegunean ere aurkezpenak izan ditugu. Guztira 5 lan aurkeztu dizkigute gure gelakideek, benetan lan onak.
ez da erreza izango ebaluaketak egitea, izan ere aurkezpen bakoitzaren atzean lan izugarria eta inplikazio totala ikusi ahal dugulako. Horretan zertxo bait laguntzeko aurreko astean zehaztutako irizpedeak erabilko ditugu:
  • Talderan ikaskuntza prozesuan aurrerapausuak nabarmenak dira: tresna berriak erabiltzen ausartu dira; teoria berriak bilatu eta ezagutu dituzte.
  • Taldearen inplikazio maila eta antolakuntza egokia izan da. 
  • Esperientzian ikaskuntza kolaboratiboa eta egiten ikastearen irizpideak kontutan hartu dira.
  • Taldea IKTen erabilera berritzaile edota kreatiboa erabiltzen zaiatu da. 
  • Esperintzian ikasitakoa irakasle moduan lagungarria izango da.
  • Gaiaren arabera teoria eta praktikaren uztarketa egokia izan da.
  • Blogean esperientziaren ebidentziak jasotzen dira eta ezagututako gaia sakontzen da
Gainera astelehenako klasean gure aurkezpenaren inguruko proposamen "bitxi" bat jaso genuen (misterio, misterio...) eta hordutik nolabaiteko urduritasuna nabaritzen hasi gara. Ene bada!!! Gai izango ote gara proposamena aurrera eramaten? Ikusiko dugu!

Aste honetako hitzak: urduritasuna - emozioa - taldea - amaiera

Ez dugu tristeegi jarri nahi baina egun hauetan zehar konturatzen hasi gara kurtsoa amitzear dagoela eta hiru urtetan zehar gure gelakide eta lagun izan direnak agurtu beharko ditugula. 

Uiiiii!!!! Serioegi jarri gara, hau aldatu beharra dago IPSO FACTO!!!!!!



miércoles, 25 de abril de 2012

BAT, BI, HIRU: PATATA!!

Gabon denoi!!!!!!!!!!!!!!!
Pasa den astean gelako aurkezpenean urduritasun une batzuk pasa genituen arren, buruan azken emaitza bikain bat lortu genuenaren sentsazioa gelditu zaigu eta zuen buruetan sentsazio hori bera gelditu izana gustatuko litzaiguke!!!!!!
Memoria txarra dugun guztion ohorez, hemen beheko argazkitxoa sortu dugu. Argazkiak "ez du" gaur egun sekulako garrantzirik, baina urteak pasa ahala, batek baino gehiagok gustora ikusiko duela ziur gaude! Gu behintzat horrela egingo dugu ;)

Eta argazkia ikusten duzuenean, zer esango diozue zuen buruei?

- Gaztetan arropa hori eramaten nuen? Ez da posible!!!!!
- Buruan eramaten nuena peluka bat zen?
- Argaldu naiz?
- Loditu naiz?
- Orain hobeto nago?
- Non ote daude nire gelakide izandako hauek?
- Zein zen nire eskuinean dagoenaren izena?
- Zeintzuk lortu dute irakasle moduan bizitzea?
- Tiktaktiktaktiktak... ??????



 

Besterik gabe, MILA ESKER denoi! MUXUS!!!!!!!!!

P.D.1: argazkian 6 "corta y pega people" daude eta hauei 2MILA ESKER eman nahiko genizkieke. Euren buruak banaka banaka erretratatzen eta argazki hauekin "txapuzeatzen" uzteagatik!

P.D.2: norbaitek argazkia kalitate onean bidaltzerik nahi badu, mesedez gutako edozeinekin kontaktuan jarri ok?

KUXKUZEATUZ

Hirugarrenak aurkezpena egiten Kuxkuzeatuz taldeko neskak izan  dira eta Eskola 2.0 gaia azaldu digute. Egia esan denok askotan entzundako kontzeptua da baina egia esanda ez genekian zehazki zer zen. Gure bloga Haurrak 2.0 deitzen da eta erabateko ezjakintasunean bizi gara, ez daukagu lotsarik!!

Inguruko ikastetzeetan aurrera eramaten ari diren oso esperientzia politak ekarri dituzte gelara, ESKERRIK ASKO!!!!

Asko gustatu zaigun esperientzia pelutxeena izan da; egia esan guk gurea sortu eta mundutik zehar bidaiatzen jarri dugu. Ea zer berri ekartzen digun!!




HAUR HEZKUNTZA BILBO

Haur Hezkuntza Bilbo taldekoen txanda ere heldu da eta gelakideekin bereien TEKNOGRAFIA konpartitu dute. Aurreko astekoan talde batek gai berdina aurkeztu zuen baina oraingotan ikuspegi desberdin batetik egin dute. Hala ere esan behar dugu oso polita eta esanguratsua izan dela. Lan oso ona neskak, ZORIONAK!!

Gainera Movie Maker programarekin beraiek izandako esperientziaren (nahiko txarrra) ondorioz sortutako "jakintzak" gelara ekarri dituzte. Egia esan ez dakit zergatik baina denok eduki dugu arazoren bat programa horrekin. Are gehiago, facebook-en talde bat dago Movie Maker-ari bere gorrotoa erakusten diona. EZ GAUDE BAKARRIK!

Ez badidazue sinesten hor doa irudi bat.




lunes, 23 de abril de 2012

LAU MILA KOLORE

Gaurkoan LAU MILA KOLOREko kideek; Itsaso B, Nagore,Sanda S. eta Lorenak telebistako lehiaketaren partaide bilakatu gaituzte Carlos Soberaren esparrura eraman gaituztelarik!
Hamar galderen zehar irakasleen konpetentziak zehar bidaiatzea ahalbidetu gaituzte bukaerako aparteko opari "punteroak" lortzeko aukera izan dugularik ( erabateko ironiaz gabiz, radio cassette-ari buruz gabiltzanean batez ere!)
Gaia azaltzeko era dinamiko hau eskertzekoa da, batez ere kontutan izanda gaiaren edukiak ez direla aurkezteko errazak, era oso teorikoan  baten bitartez ez bada...beraz eskerrik asko neskak!
Ezin bukatu Laumila koloreko kideak dituzten interpretaziorako gaitasunak azpimarratu barik...hurrengorako alfonbra gorrian ikusiko ditugu "oscar a la mejor interpretación" jasotzeko prest!
Bukatzeko, eskertu nahi diegu ere, gure HH31 taldea ditugun zalantza, komentarioak, informazioa....etab. konpartitzeko sortu duten espazio honengatik! MILA ESKER TALDE!

And the Oscar goes to......

a)Armonika Lewinsky
b)Laumila kolore
c)Ez bata ez bestea
d)Haur Hezkuntza 31 taldea
Ba al dakizu erantzuna??? Tipo hau badirudi nahastu dela...










sábado, 21 de abril de 2012

ERRESISTENTZIAK


Epel-epel dagoen likidoan murgilduta nago. Hemendik hara mugitzen naiz arraintxoa banintz moduan. Nire ingurunea lasaia da eta oso gustura sentitzen naiz.


Orain arte gehien entzun ditudan soinuak amaren ahots goxoa, bere arnasketa lasaia eta gustukoen duen musika izan dira. Bat-batean, egun baten amatxuren sabeletik zeozer berezia nabaritu nuen. Nire inguruko likidoan uhin batzuk agertu ziren eta ahots berria zen entzun nuen. 


Ahots horrek, ekografiaren arabera dena ondo zegoela esaten zuen, ekografoak eragindako mugimendu eta soinuak nigan urruntzen ziren bitartean. Hura izan zen nire teknologia berrien inguruko lehenengo bizipena. Jaio ondoren, edonon aurkitu ditut tramankulu horiek.


Teknologia berriek gugan izugarrizko eragina dute eta hori gure emozioetan islatzen da. Hezkuntzan, irakasleen artean, hauekiko jarrerak guztiz ezberdinak dira. Batzuk ukatze, beldur eta ziurtasun eza sentimenduen inguruan kokatzen diren bitartean, beste batzuk kontrako muturrean eroso sentitzen dira, beti teknologia berriek eskaintzen dituzten azkeneko baliabideak erabiltzeko prest. Erresistentzia horien jatorria askotan formazio eta denbora faltan kokatzen da edota aldaketak sorrarazten duten beldurrean ere. Nire gelako lagunen artean antzeko jarrerak topatu ditut. 








viernes, 20 de abril de 2012

ETORKIZUNA ERAIKITZEN

Bigarren taldea aurkezpena egiten  ETORKIZUNA ERAIKITZEN  izan da eta gelara "Teknografia: Irakasle identitatea" gaia ekarri dute. Egia esan, izeburu horren atzean ez dugu jakin zer aurkitu genuen  baina  gogotsu itxaron dugu misterioa argitu diguten arte.
Barre pila bat egin ditugu prestatu dituzten egoeren dramatizazioekin eta izugarri hunkitu taldeko teknografia erakutsi digutenean. Lan bikaina egin dute argazkiak, testuak eta musika uztartzean eta benetan lortu dute gugan hausnarketa momentu bat sortzea: zergatik izan nahi dugu irakasle? nondik dator sentimendu hori? Benetan galdera sakonak!



jueves, 19 de abril de 2012

JAKINMINEZ

Aste honetan JAKINMINEZ IKASI taldekoakizan dira aurkezpenei hasiera eman diotenak, eta nolako hasiera!! "Portafolioa Haur Hezkuntza" gaia azaldu digute; gaia oso interesgarria da eta gelan denok egin dugun hausnarketa izan da: zer nolako erabilera izan dezakete blogek Haur Hezkuntza?

Modu oso dibertigarrian irakasle desberdinek IKTen inguruko iritziak ekarri dizkigute klasera bideo baten bidez; errealitatea klasea ekarri dute.

Lan bikaina egin dute eta taldekide guztien inplikaziao erabatekoa izan dela nabaritu da. Baten batek hezkuntza munduan lanik aurkitzen ez badu  (espero dugu ez gertatzea, baina nork daki...) kazetari moduan ziur aukera izango lukeela. 
Beraiek sortutako bideoa ez daukagu baina zuek ideia bat egiteko hasiera honen antzeko izan da (hori bai, prisa gutxiagorekin)
JAKINMINEZ CALLEJEROS!!!!!!!!!!



Cabecera Callejeros Cuatro from Que de Videos on Vimeo.


martes, 17 de abril de 2012

IKT-EN ZIKLOA

Kaixo Armonik@s!!
Gure ikaskideek oso era egoki eta dinamikoan lehenengo bi gaiak aurkeztu dituzte.  Gure gaia, Alaitzek proposatu zigutenetik, subjektibotasun eta zehaztasun ezaren artean kokatu da. Irudimena eta sormenaz baliatuz gelan gure ideiak plazaratzeko unea heldu da. Hasieran gure mezuak argi ez transmititzearen beldurra agertu arren, azkenean guztiz desagertu da gelakideek gure performance-ari buruzko iritziak entzun ondoren. Lan honi esker, lauron artean lotura berri eta sendoagoak sortu direla uste dugu. Gustura lan egiten dugu elkarrekin eta hori aurrerantzako bidea hartzeko oso baliogarria da.

Kurtsoaren bukaera hurbilago dagoela nabaritzen dugu, beraz HH31 taldeko kide guztiak hobeto sentiarazteko intentzioarekin hortxe doa gure gaurko mezua:  HAKUNA MATATA

GUZTIOK ABESTU ETA DANTZATZERA!!!


ASTE HONETAKO HITZAK:


                                                                URDURITASUNA                                                       ZUHAITZA                                      
                                    ZIKLOA                                                                 POZA

miércoles, 4 de abril de 2012

ARBEL DIGITALAK

Gure denporetan (eta gaur egun ere...) horrelako arbelak egon izan balira irakasleak arbelera irtetzeko eskatutzen (zergatik ez esan derrigortzen) zigunean gogo handiagoz joan izango ginateko.
Egia esan guk ere honelako bat nahi dugu etxerako; Olentzerori eskatzeko utziko dugu.
Haurren motibazioa eta parte hartzea ZIURTATUTA dago!









martes, 3 de abril de 2012

GURE KAOS PARTIKULARRA OREKATUZ


Armonika hazia ereinez...


Azkeneko saio honetan lan egiteko denbora gutxi izan dugun arren, gure lana / performance aurrera ateratzeko errekurtsoak sortzen eta ekinez ibili gara buru belarri.

Nire ustez gure "armonika crew"k duen oso balore ona, lan taldean zein ongi moldatzen garen da! baikoitzak bere errekurtsoak ditu, eta hainbat esparrutan beste askotan baino hobeto moldatzen da, besteak ordea, aurrekoen puntu indartsu horietatik ikasi eta beste hainbat guazak ematen ditugu...
etengabeko elkar-ematea da. FEEDBACK.

Gure hain malgua den lan honetan izan dugu aukera atzoko klasean komentatutako pentsamentu konbergente zein dibergentea garatzeko eta praktikan jartzeko.

Konbergentziak gauzak "lurreratzera" lagundu gaitu, prozezu razionalak garatzeko, eta ezinezkotasunetik aldentzeko. Baita gure buruekiko exgentzia mailak murrizteko errealitatera.

Dibergenteari esker ordea ordea,  inoiz beste ikasgaietan ezin izan ez ditugun ekintzan planifikatzekoaukera eman digu, pentsatzeko eta sortzeko aukera izan dugu.Sortarazi zaizkigu arazoen aurrean hainbat alternatiba pentsatzeko aukera eman diguna...sortu, ikasi, pentsatu...gure irudimena aske utzi eta oso politak deritzogun ideak etorrazi zaizkigu!

Beraz gure pentsamendu zein taldekideen gaitasun ezberdienak orekatuz goazela, gure kaos partikular txiki honetatik korapiloa askatzen goaz, zurrubilo kaotikoaren bukaera ikusarazis!

"PENSAR ES MANIPULAR IDEAS, ES DECIR COMBINARLAS, PRODUCIRLAS, RESTRINGIRLAS, ICREMENTARLAS OREALIZAR CON ELLAS CUALQUIER OTRO PROCESO"

stop motion, gidoia, fokoak, pedagogia