viernes, 27 de abril de 2012

2x1

Aste honetako klasea ez da ohikoa izan; astelehenean ezezik ostegunean ere aurkezpenak izan ditugu. Guztira 5 lan aurkeztu dizkigute gure gelakideek, benetan lan onak.
ez da erreza izango ebaluaketak egitea, izan ere aurkezpen bakoitzaren atzean lan izugarria eta inplikazio totala ikusi ahal dugulako. Horretan zertxo bait laguntzeko aurreko astean zehaztutako irizpedeak erabilko ditugu:
  • Talderan ikaskuntza prozesuan aurrerapausuak nabarmenak dira: tresna berriak erabiltzen ausartu dira; teoria berriak bilatu eta ezagutu dituzte.
  • Taldearen inplikazio maila eta antolakuntza egokia izan da. 
  • Esperientzian ikaskuntza kolaboratiboa eta egiten ikastearen irizpideak kontutan hartu dira.
  • Taldea IKTen erabilera berritzaile edota kreatiboa erabiltzen zaiatu da. 
  • Esperintzian ikasitakoa irakasle moduan lagungarria izango da.
  • Gaiaren arabera teoria eta praktikaren uztarketa egokia izan da.
  • Blogean esperientziaren ebidentziak jasotzen dira eta ezagututako gaia sakontzen da
Gainera astelehenako klasean gure aurkezpenaren inguruko proposamen "bitxi" bat jaso genuen (misterio, misterio...) eta hordutik nolabaiteko urduritasuna nabaritzen hasi gara. Ene bada!!! Gai izango ote gara proposamena aurrera eramaten? Ikusiko dugu!

Aste honetako hitzak: urduritasuna - emozioa - taldea - amaiera

Ez dugu tristeegi jarri nahi baina egun hauetan zehar konturatzen hasi gara kurtsoa amitzear dagoela eta hiru urtetan zehar gure gelakide eta lagun izan direnak agurtu beharko ditugula. 

Uiiiii!!!! Serioegi jarri gara, hau aldatu beharra dago IPSO FACTO!!!!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario