sábado, 28 de abril de 2012

KLIKASTEN


KLIKASTEN taldeak hitz joko polit bat erabibliz, Tic ala tac?, teknologiak gelan erabiltzeko dauden modu desberdinak deskribatu dizkigute antzezpen txiki baten bidez. Are gehiago, antzerkian sartu gaituzte eta ematen ari ziren baleei buruzko azalpenaren inguruko galdera egin digute, GURI!!! Seguru ez dakizuela baina beleek ez daukate inongo sekreturik guretzat, WE SPEAK BALLENO!!!


Hasiera batean oso teoriko zirudien gaia modu argi eta sinplean azaldu digute. Gainera gure etorkizuneko lanari buruzko hausnarketa ere bultzatu dute eta teknologia berrien erabilera egokiena zein izan daitekeen planteatu digute. Ez da nahikoa TICak erabiltzea, ikasleen parte hartze aktiboa eta kritikotasuna bultzatu behar ditugu.

Mila esker neskak, benetan lan bikaina!

No hay comentarios:

Publicar un comentario