viernes, 27 de abril de 2012

HAZIA EREINEZ, ZUHAITZA HAZIZ


Edozein izakiren bizitzan zehar, jaiotza, hazkuntza, garapena eta eraldaketak gertatzen dira. Hazi batetik landarea sortzeko inguruneko faktoreen eragina ezinbestekoa da. Batzuetan baldintza hauek egokiagoak dira eta prozesua erraz ematen da. Aldiz, beste batzuetan, baldintza zatarragoak dira eta prozesu hori zailagoa bihurtzen da.

Hazi txiki batetik sortzen gara denok. Landareekin gertatzen den moduan, pertsonek ere gure testuinguruaren arabera era batean edo bestean hazi eta ikasten dugu: gure lagunak, gure eskola, gure gaitasunak, ditugun estimulazioak, gure BALOREAK, gure ERRESISTENTZIAK… hauek guztiek  ahalbidetzen digute hazkuntza pertsonala eta profesionala. Gizakiok gizataldeak sortzen ditugu eta gu talde bezala prozesu bizi baten barruan murgildurik gaude: jaio, hazi, garatu, eraldatu eta desegin egiten gara.

Argi dago azken urteotan hazkuntza eta hezkuntza prozesu honetan zuzenean sartu den faktore berri batekin topo egin dugula: Informaziorako eta komunikaziorako teknologia berriak. Hauek irakasleei laguntzen diete bere lana erraztuz, baina era egokian ez direnean erabiltzen, guraso, irakasle, instituzio eta haurrengan frustrazioa eta estresa eragin ditzakete. IKT eta emozioen arteko nahasketa egokia lortu behar dugu, bidean sentimenduak galdu barik, jarduera teknologikoak egiteko gai diren gazteak sortzeko. Horrela teknologia gailenduko dute bere esanetara jarriz. Gure inguruneko hezkuntza tradizionala edukietan oinarritzen da, baina guretzat emozioak arrazoiak baino garrantzitsuagoak dira. Agian, gure formakuntza, kontrako norabidean joan beharko zen, hasieran emozioen munduko hezkuntza jaso eta gero teknologia horiek erabiltzeko edukiak ikasi. Teknologia gizakien esanetara dago eta gizatiarragoa bihurtzea ondo legoke, baina zelan?

Gainera, gure bizimodura hain ohituta gaudenez, askotan ahaztu egiten dugu teknologia berrien hedakuntza hau ez dela munduaren eskualde handi batean ematen. Hedabide berri hauek kultura tradizionalak xurgatzen eta baztertzen dituzte desberdintasun sozialak eta desoreka berriak sortuz.


Gure baloreak ongi eta sakon errotuz landatutako hazia, ondo ureztatuz, zuhaitz bihurtuko da













Baina, nondik dator hazia?






No hay comentarios:

Publicar un comentario