sábado, 21 de abril de 2012

ERRESISTENTZIAK


Epel-epel dagoen likidoan murgilduta nago. Hemendik hara mugitzen naiz arraintxoa banintz moduan. Nire ingurunea lasaia da eta oso gustura sentitzen naiz.


Orain arte gehien entzun ditudan soinuak amaren ahots goxoa, bere arnasketa lasaia eta gustukoen duen musika izan dira. Bat-batean, egun baten amatxuren sabeletik zeozer berezia nabaritu nuen. Nire inguruko likidoan uhin batzuk agertu ziren eta ahots berria zen entzun nuen. 


Ahots horrek, ekografiaren arabera dena ondo zegoela esaten zuen, ekografoak eragindako mugimendu eta soinuak nigan urruntzen ziren bitartean. Hura izan zen nire teknologia berrien inguruko lehenengo bizipena. Jaio ondoren, edonon aurkitu ditut tramankulu horiek.


Teknologia berriek gugan izugarrizko eragina dute eta hori gure emozioetan islatzen da. Hezkuntzan, irakasleen artean, hauekiko jarrerak guztiz ezberdinak dira. Batzuk ukatze, beldur eta ziurtasun eza sentimenduen inguruan kokatzen diren bitartean, beste batzuk kontrako muturrean eroso sentitzen dira, beti teknologia berriek eskaintzen dituzten azkeneko baliabideak erabiltzeko prest. Erresistentzia horien jatorria askotan formazio eta denbora faltan kokatzen da edota aldaketak sorrarazten duten beldurrean ere. Nire gelako lagunen artean antzeko jarrerak topatu ditut. 








No hay comentarios:

Publicar un comentario