martes, 27 de marzo de 2012

TEASER


Astelehen hontako klasean gutxi gora behera gure lanaren zatiak zehaztu ditugu; gure taldea ezagututa seguru aldaketaren bat egongo dela (beti hoberako!). Oso itxura polita hartzen doa baina ezin dugu ezer esan SURPRISE!!!! Hori bai publikoa erakartzeko pista txiki bat. Hor uzten dugu gure mini teaser-a!!!!



                 SONOBE     RAFIKI      INTERBALOMETROA     ARETOA

Gure bidea argi daukagu:




 


BALUH

Gure etengabeko "searching" honetan horrelako artikulukrein egiten dugu topo.

Oraingoan teknologia berriak,  BALUH izeneko tresna eskaintzen digu.

Azken boladan aplikazioak edo "apps"ak bere momenturik gogerena bizitzen hasi dira bai Iphone, Android eta Smatphonetan....asko dira ezer edo gutxirako balio dutenak baina Baluh-k hezkuntzan aplikatzeko funtzionaltasuna baduela uste dugu Armonika Lewinsnky crew-koek.

Iphone-an instalatu daiteken aplikazioa hain zuzen.Aplikazio hau, piktogramen bitartez komunikatzen laguntzen du.  Beitu zelan erabiltzen den bideo honetan!!!


Hemen duzue aplikazio honi buruzko hainbat informazioa: zertarako erabili, nola, norekin... 

Baliagarria izan delakoan....KEEP ON SEARCHING  MY FRIEND!!  hurrengo sarrera arte!








 .

domingo, 25 de marzo de 2012

SORTZEN

Aste honetako klasean gure lanaren prestaketari ekin diogu. Ideia interesgarri pila bat ditugu; ideia bateri forma eman orduko beste bat hobea bururatu zaigu eta horrela klasea bukatu arte.
Ideiak ordenatu eta forma ematea lortzen badugu kaos txiki horretatik lan oso polita loratuko dela uste dugu.


 IDEIAK   TAUPADAK    SORTU   GOGOA





Piensa, cree, sueña y atrevéte Walt Disney

jueves, 22 de marzo de 2012

IKT vs HPB ( hezkuntza premia bereziak)

Ikasgaia hasi zenetik, batzuk IKTen kontzeptua ( batzuentzako ezaguna besteentzako ez) ez  genekien ze nolako  erabilgarritasuna, funtzionaltasuna izan zitekeen gure iraganeko lanean; hezkuntzan hain zuzen.

Bada ba... aplikazio asko ditu! ekintza batzuei dinamikotasuna emateaz gain, eskola porrotari aurre egiteko...  eta gaurkoan berba egingo dugu hezkuntza premia bereziak dituzten umeekin lantzeko tresna baliagarria izan daitekeela ikusiko dugu.

Hasiera batean holako eskema datorkigu burura:
http://www.tecnoneet.org/docs/2002/2-82002.pdf


 Hau da; IKT-k hezkuntza eta ikaskuntza espezifikoagoa eskatzen badute erabiltzailearentzat, gizarte konplexuagoa sortzen badute, HPB dituzten pertsonentzako segregazio arriskua egon leike...

Hala ere hainbat  modu daude IKTak egokitzeko eta premia berezi hauek asetzeko pixkanaka pixkanaka bada ere!

“Para las alumnas y los alumnos con necesidades especiales, las tecnologías de la información y la comunicación son un elemento decisivo de interacción con el mundo que los rodea. En algunos casos, es la única opción para poder acceder a un currículum que, de otra manera, quedaría vedado. También es un medio que los saca de un mundo de silencio, donde la ausencia de un código entendible los condiciona a ser comunicadores pasivos”

Denbora luzez egon gaitezke honi buruz egiten beraz, honetan sakondu nahi baduzue, hona hemen esteka batzuk informazio esanguratsuaz!






lunes, 19 de marzo de 2012

SORMENA BIZITZARAKO!

Egunon follower maiteak!

Ez al duzue googratzen zer zan  haur izatea?

Benetan ahal dakigu haur hezkuntzan barneratu, garatu eta ikasi behar dena??

Eta...hazten goazen heinean...zer gertatzen da? alfonbran borobilean egotetik, jolasten, ikasten, elkar ezagutzen... 
Halako batean "gizontxo / emakumetxoak" bilakatzera behartzen gaituzte Lehen hezkuntzarekin topo egiten dugunean.

Lagunekin borobilean esertzea zena, orain mahai eta aulkitxo batean egotea izango da, lagunei bizkarra emoten eta inor gertu euki gabe "kontzentrazioa galdu ez dadin" are eta efektiboagoak izan gaitezen.

Fitxa, jolasa, esperimentatzea ... etab zena orain liburuak eta koadernoak bilakatuko dira. Egituratuko gaiak...

Gatxa ezta?

 Horregaitik, ahaztu behar ez ditugun kontzeptu asko daude haur hezkuntzan eta gu maisu maistrak izango garenean, holakoak ezin ditugu ahaztu!

Horietako bat  SORMENA da!

Sormenak ahalbitzen gaitu gure autonomia pertsonala garatzera, gure pentsamentu dibergentea eta konbergentearen arteko oreka osasuntsua izatera, innobatzaileak izatera, arazo baten aurrean hainbat soluzio ezberdin topatzera, eta abar luzea!


Beraz landu dezagun sormena maitiok! SORTU, GARATU, ASKEAK GARA HORRETARAKO MOMENTUZ!!!

Eta bukatzeko, 2009 an Donostin HHko ikasle talde batek egindako honi buruzko bideotxua, eurei eskerrik asko konpartitzeagatik.


domingo, 18 de marzo de 2012

PARADIGMAK ALDATZEN

Orain dela gutxi ezagutu dugu Sir Ken Robinson, hezitzaile idazle eta hizlari britaniarra. 10 minutu eskasetan hezkuntza sistemaren hutsune eta akatsak argitara ematen ditu. Gainera, hizlari trebe honen hitzak modu adierazgarri eta kreatiboan gorpuztu dira bideo honetan.

Benetan 10 minutu badituzue (eta azpitituluak irakurtzeko prest bazaudete...) ikusi bideoa  merezi du eta!



sábado, 17 de marzo de 2012

TEKNOLOGIA HEZKUNTZAN

Pentsatzen hasi gara nolakoa izan ote den teknologien garapena hezkuntzaren esparruan. Zeintzuk izan dira momentu klabeak? Kasualitatez bideo hau topatu genuen, ea zer deritzozuen!







Bideoa ikusi eta gero argi gelditu zaigu gu 2000. urtera ez ginela heldu. Antza "2000 Efektuan" trabatuta geratu ginen!!!

lunes, 12 de marzo de 2012

80KO HAMARKADA

Gaur egungo haurrek teknologia berriekin lotura estua daukate. Gaurko gizartean edonon topatzen ditugu oso deigarriak diren elementu grafikoak, haurrengan zuzenki eragiten dutenak. Askotan haurrentzat espresuki prestatutako marrazki bizidun edo telebista-programen bidez eredu berriak ezagutzen dituzte. Baliabide hauen bidez haurren eguneroko bizitzan aplikagarriak diren kontzeptuak ikasten dituzte. Gaur, gelan, "Bruja Avería"-ren bideo bat ikusi dugu eta gure aste honetako sarreran garai horretako beste eredu polit bat partekatu nahi dugu, 80ko hamarkadan hazi garenontzat omenaldia egin nahian eta gaztetxoagoak direnentzat hezkuntza eredu egoki hau erakus nahian.

PD: Gure blogari elementu berri bat gehitu diogu, "Eguneroko errefraua". Zuen gustokoa izan dadin espero dugu!!

    
   
  antolaketa                                
                                                               egutegia


  ereduak                        adina

 


 

 











lunes, 5 de marzo de 2012

GLOGGEATZEN

Gaurko klasean honako gauza hauek egin ditugu:

1- EDUGLOG programaren laguntzari esker gurekin eta gure blogarekin zerikusia duen GLOGa sortu dugu. (Hemen behean ikus daiteke klasea amaitu denerako lortu dugun GLOGa).





Oraindik ez dakizu GLOG bat zer den? EZIN DUGU SINETSI!!!
Sartu hemen behean, eta gizon alai eta jator honek erakutsiko dizkizu jakin beharreko guztiak!!!




2- Alaitzekin, datozen asteetan egin beharko dugun lanaren oinarriak jarri ditugu.
    Ea finkatu ditugun ideiekin zer egiteko gai garen...

3- Alaitzekin hitz egin ondoren, Interneten trasteatu dugu eta honako WEB interesgarri hau ere aurkitu dugu:


4- GLOGerako gauzak bilatzen genituen bitartean barre dexente ere egin dugu.

OHARRA: Barreena gaur arte ez dugu blogean aipatu, nahiz eta asteroko ekintzen barruan beti aurkitzen ditugun horretarako une batzuk. Inongo zalantzarik gabe, asteroko errutinetan sartu behar dira une hauek!

Besterik gabe:

Aste honetako 4 hitzak: TRASTEATU, ERRUTINAK, GLOG eta LOLA PIRINDOLA.

Aste honetako esaldia: Zer da trasteatzea?

Guk horrelako zerbait dela uste dugu:




Trasteatzen dugun bitartean, denbora "luze" bat noraezean ibiltzen gara baina prozesuaren amaiera egokia denean, sekulako irribarrea azaltzen da gure aurpegian. Ekin trasteatzeari!!!!!!!!

viernes, 2 de marzo de 2012

BLOGak HAUR HEZKUNTZAN

Aste honetako klasean zalantza bat atera da askoren artean: 
Blog-ek badaukate erabilgarritasunik Haur Hezkuntzan?

Gehienok pentsatu dugu blogak gehien bat irakasleentzako izan daitezkela informazioa partekatu edota gurasoekin harremanetan jartzeko. Baina, zer gertatzen da haurrekin posiblea da beriek era parte hartzea?
Saretik ikertzen genbiltzala beste lan batzuk egiteko Kataluniako arte tailer bateko bloga hau aurkitu genuen eta izugarri gustatu zitzaigun:


Arte eskola honetan 4 urtetik aurrerako haurrek parte hartzen dute eta adibide gisa erabil daiteko ikasgeletan blogen inguruan dinamikak sortzeko. Tailerreko haurrek monitorearen laguntzaz jendeak blogean utzitako post-ak irakurri eta erantzun egiten dituzte denean artean. Gainera beste pertsona batzuek, askotan ezezaguna, beraien lanak ikusteak izugarri motibatzen ditu eta "harrotasun" sentimendua sortzen die.


ALDAKETETARA OHITZEN

Aste honetako klasea, ezberdina izan da; teknologia berriak alde batera utzi ditugu, fisikoki behintzat eta eztabaidan eta hausnarketan aritu gara.

Hasieratik dudekin ibili gara eta horrek neurri batean beldurra sortu digu guztioi, ezezagunari beldurra. Metodologia berria erabiltzerakoan gure gune segurutik atera gaituzte eta deseroso sentitzen gara. Ez da erraza hainbeste urtean modu batean ikasten egon eta gero asko kontatzen zaigu eskaera berriei erantzuna ematea. Orain arte ia dena eginda eman digute baina orain EZAGUTZA GUK SORTZEKO eskatzen digute. Nola egin? Badaukagu baliabide nahikorik?

Gainera gure aurreiritzi eta espektatibak oztopo handi bihurtzen dira; guk daukagun irakaskuntzaren irudia kontuan izanda ikastea pentsatu genuena ikasten ez badugu porrot egin dugula uste dugu eta horrek frustraziora eraman gaitzake. Hori da hain zuzen era gertatu zaiguna, gure espektatibak ez dira bete eta ez gara konturatzen espero ez genituen gauza asko ikasten ari garela, teknologia berriekin zerikusia handirik ez daukatenak.

Klaseak aurrera joan ahala ziur gaude IKASTEN IKASTEA gure lema bihurtu eta aurrera egiteko ai izango garela nahiz eta horrek esfortzua eskatu gure aldetik.



Goethe-k esan zuen bezala: Jakitea ez da nahikoa; aplikatu egin behar da. Borondatea izatea ez da nahikoa; gauzatu egin behar da.


 ASTEKO HITZAK HAUEXEK DIRA:

Frederick-Ezagutza- Konfuzio- Hausnarketa