lunes, 5 de marzo de 2012

GLOGGEATZEN

Gaurko klasean honako gauza hauek egin ditugu:

1- EDUGLOG programaren laguntzari esker gurekin eta gure blogarekin zerikusia duen GLOGa sortu dugu. (Hemen behean ikus daiteke klasea amaitu denerako lortu dugun GLOGa).





Oraindik ez dakizu GLOG bat zer den? EZIN DUGU SINETSI!!!
Sartu hemen behean, eta gizon alai eta jator honek erakutsiko dizkizu jakin beharreko guztiak!!!




2- Alaitzekin, datozen asteetan egin beharko dugun lanaren oinarriak jarri ditugu.
    Ea finkatu ditugun ideiekin zer egiteko gai garen...

3- Alaitzekin hitz egin ondoren, Interneten trasteatu dugu eta honako WEB interesgarri hau ere aurkitu dugu:


4- GLOGerako gauzak bilatzen genituen bitartean barre dexente ere egin dugu.

OHARRA: Barreena gaur arte ez dugu blogean aipatu, nahiz eta asteroko ekintzen barruan beti aurkitzen ditugun horretarako une batzuk. Inongo zalantzarik gabe, asteroko errutinetan sartu behar dira une hauek!

Besterik gabe:

Aste honetako 4 hitzak: TRASTEATU, ERRUTINAK, GLOG eta LOLA PIRINDOLA.

Aste honetako esaldia: Zer da trasteatzea?

Guk horrelako zerbait dela uste dugu:




Trasteatzen dugun bitartean, denbora "luze" bat noraezean ibiltzen gara baina prozesuaren amaiera egokia denean, sekulako irribarrea azaltzen da gure aurpegian. Ekin trasteatzeari!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario