lunes, 19 de marzo de 2012

SORMENA BIZITZARAKO!

Egunon follower maiteak!

Ez al duzue googratzen zer zan  haur izatea?

Benetan ahal dakigu haur hezkuntzan barneratu, garatu eta ikasi behar dena??

Eta...hazten goazen heinean...zer gertatzen da? alfonbran borobilean egotetik, jolasten, ikasten, elkar ezagutzen... 
Halako batean "gizontxo / emakumetxoak" bilakatzera behartzen gaituzte Lehen hezkuntzarekin topo egiten dugunean.

Lagunekin borobilean esertzea zena, orain mahai eta aulkitxo batean egotea izango da, lagunei bizkarra emoten eta inor gertu euki gabe "kontzentrazioa galdu ez dadin" are eta efektiboagoak izan gaitezen.

Fitxa, jolasa, esperimentatzea ... etab zena orain liburuak eta koadernoak bilakatuko dira. Egituratuko gaiak...

Gatxa ezta?

 Horregaitik, ahaztu behar ez ditugun kontzeptu asko daude haur hezkuntzan eta gu maisu maistrak izango garenean, holakoak ezin ditugu ahaztu!

Horietako bat  SORMENA da!

Sormenak ahalbitzen gaitu gure autonomia pertsonala garatzera, gure pentsamentu dibergentea eta konbergentearen arteko oreka osasuntsua izatera, innobatzaileak izatera, arazo baten aurrean hainbat soluzio ezberdin topatzera, eta abar luzea!


Beraz landu dezagun sormena maitiok! SORTU, GARATU, ASKEAK GARA HORRETARAKO MOMENTUZ!!!

Eta bukatzeko, 2009 an Donostin HHko ikasle talde batek egindako honi buruzko bideotxua, eurei eskerrik asko konpartitzeagatik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario