viernes, 2 de marzo de 2012

ALDAKETETARA OHITZEN

Aste honetako klasea, ezberdina izan da; teknologia berriak alde batera utzi ditugu, fisikoki behintzat eta eztabaidan eta hausnarketan aritu gara.

Hasieratik dudekin ibili gara eta horrek neurri batean beldurra sortu digu guztioi, ezezagunari beldurra. Metodologia berria erabiltzerakoan gure gune segurutik atera gaituzte eta deseroso sentitzen gara. Ez da erraza hainbeste urtean modu batean ikasten egon eta gero asko kontatzen zaigu eskaera berriei erantzuna ematea. Orain arte ia dena eginda eman digute baina orain EZAGUTZA GUK SORTZEKO eskatzen digute. Nola egin? Badaukagu baliabide nahikorik?

Gainera gure aurreiritzi eta espektatibak oztopo handi bihurtzen dira; guk daukagun irakaskuntzaren irudia kontuan izanda ikastea pentsatu genuena ikasten ez badugu porrot egin dugula uste dugu eta horrek frustraziora eraman gaitzake. Hori da hain zuzen era gertatu zaiguna, gure espektatibak ez dira bete eta ez gara konturatzen espero ez genituen gauza asko ikasten ari garela, teknologia berriekin zerikusia handirik ez daukatenak.

Klaseak aurrera joan ahala ziur gaude IKASTEN IKASTEA gure lema bihurtu eta aurrera egiteko ai izango garela nahiz eta horrek esfortzua eskatu gure aldetik.



Goethe-k esan zuen bezala: Jakitea ez da nahikoa; aplikatu egin behar da. Borondatea izatea ez da nahikoa; gauzatu egin behar da.


 ASTEKO HITZAK HAUEXEK DIRA:

Frederick-Ezagutza- Konfuzio- Hausnarketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario