domingo, 6 de mayo de 2012

IRAKASLE BIRTUALAK

Aste honetan gure eskura heldu da Salman Khan izeneko mutil bati buruzko artikulu bat. 35 urteko matematikari estatubatuarrak bere lana utzi eta azalpen bideoak egiten hasi zen; ez bakarrik matematikaren inguruan, historia, artea, ekonomia... ere azalatzen ditu. Horrela sortu du Khan Academy eta baditu 4 milioi ikasle baino gehiago. Eta gu 26 haurrekin zoratuta!!!  

Gainera, nahiz eta bideoak ingelesez sortzen dituen 10 hizkuntzatara itzuli ditu beraz munduan zehar zabaltzen ari dira.
Hor uzten dizuegu  2011ean berak emandako hitzaldi baten bideoa. Hitzaldi honetan bere bideoek gure geletan izan ditzaketen erabilera azaltzen du. Benetan interesgarria! Hori bai, itzulpena "latinoz" dago...






Eta ez da bakarra, badaude beste baztuk, hala nola Walter Lewin edo  Juan Medina Hezkuntza Sistema XXI. mendeko mundu honetara egokitzeko bidea hau aukeratu dutenak. Eta antza denez ez doakie txarto; denen artean 6 milioi ikasle baina gehiago dituzte eta "matrikulazioak" gorantza doaz. Zenbaki hauek kontuan hartzen baditugu argi ikusten da teknologia oso lagungarria dela  baina gure ustez, kalitatezko hezkuntza eskaintzerako orduan gakoa irakaslea onak edukitzea da. Eta MESEDEZ espero dugu horrela izatea bestela lanik gabe geldituko gara (ikasketak bukatu orduko!!!)!

No hay comentarios:

Publicar un comentario